Logelak Mutrikun

Mendi Azpi Rooms-en guztiz hornitutako logelak ditugu Mutrikuko egonaldiaz goza dezazun, erreserbarekin ere kezkatu gabe. Mutrikun dugun ostatuak autocheck‑in sistema bat du, eta horri esker erreserbatu eta ordaindu ahal izango duzu egonaldia iristen zaren unean bertana. Gure web gunean logelen erabilgarritasuna kontsultatu, gure autocheck‑in sistemaren urratsak jarraitu eta zure kreditu-txartelarekin ostatuko sarreran ordaindu besterik ez duzu egin behar. Autochek‑in makinak zure erreserbaren erregistroa osatzeko aukera emango dizu, zure logelako txartela emanez.

Erraz erraz: Iritsi bezain laister, egin erreserba ate ondoan aurkituko duzun makinan, zuen giltza jaso eta Mutriku eta inguruaz gozatzeko aukera izango duzue. Iristeko ordutegirik gabe eta gure ostatuko egonaldirako informazio baliagarri guztiarekin.

Gure logela guztiek, oheko eta komuneko arropaz gain, autozerbitzuko gune bat dute, non hozkailu txiki bat, mikrouhin-labea eta kafe-makina bat aurkituko dituzun egonaldian, logelan intimitatea eta erosotasuna izan dezazun. Mutrikuko gure etxeak WIFI eta TV ditu logela guztietan eta terraza pribatu bat lorategian.

Erreserbatzeko edo autocheck-in sistemarako logelak euskal kostaldean

Familiak asko gustatzen zaizkigu eta gendea taldean hartzea gustatzen zaigu. Logela familiarrak eta bikoitzak ditugu, osagarri gisa, kostaldean oporrak elkarrekin igaro ditzazuen

Autocheck-in duten logelak, banakako terrasa lorategira eta aparkaleku pribatua Iparraldeko Donejakue Bidean
Logela egokituak, banakakoak, bikoitzak edo familiarrak Mutrikun
Logela egokituak, banakakoak, bikoitzak edo familiarrak Mutrikun

Euskal kostaldea zeharkatzen ari zara eta zure familiarentzako ostatu baten bila zabiltza?

Logela ezberdiñak ditugu, banakako oheak, bikoitzak eta taldeentzako. Azken hauek seme-alabak dituzten talde edo familientzako bikainak izan daitezke, egonaldia errazteko. Elkarrekin erosoago egongo zarete eta lasaiago gozatu ahal izango duzute Euskal Herriko egonaldia. Bi solairutan banatutako gelak dira gehiengoak, etxean bezala senti zaitezten. Donejakue bidea egiten ari bazara, ez aurkitu gehiagorik, baditugu logelak, aldez aurretik erreserbatu beharrik gabe, atseden hartzeko, zure ibilbidea jarraitzeko behar duzun guztiarekin hornituta. Gure autocheck‑in ostatua alternatiba ezin hobea da, etapa berri bat hasi aurretik lasaitasuna, erosotasuna eta atsedena bilatzen badituzu.

Mutrikun erreserbarik gabe lo egiteko ostatua bilatzen ari bazara, Mendi Azpi Rooms-en Logela indibidualak, bikoitzak, bikoitzak sofa ohe gehigarriarekin eta ohe sofa dituen logelak ditugu, erosotasun guztiekin egokituak. Ezagutu gure gelak:

Zuen etorrera baino lehen eskatzen dizkiguzuen premia berezi guztiei erantzungo dizugu

Autocheck‑in zerbitzua duten logelak erreserbatu Mutrikun

Autocheck‑in

Erreserbatu logelak Mutrikun, Mendi azpi Rooms-ean

Kokapena

Doako aparkalekua duten logelak erreserbatu Mutrikun

Doako aparkaleku pribatua

Aparkaleku gordea (garagea) duten logelak erreserbatzea bizikleta eta motorrentzat Mutrikun

Bizikleta eta motorrentzako aparkaleku itxia

Lorategia duten logelak erreserbatu Mutrikun

2.500 m2 baino gehiagoko jardin irekia

MENDI AZPI ROOMS AUTOCHECK‑IN

Kostaldeko ostatu paregabea, aldez aurretik erreserbatu beharrik gabe. Gure autocheck-in makinari esker, eguneko edozein ordutan sartzeko eta irteteko behar duzun autonomia izango duzu.

KONTAKTUA ETA KOKAPENA +34 688 748 518 +34 688 748 518 Jar zaitez harremanetan Mendi Azpi Rooms-ekin: idatzi mezu elektroniko bat eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu ? Nola iritsi Mendi Azpi Rooms-era, Mendi azpi etxea -  Diseminado Mutriku Barreiatua 17  - Olatz bide gurutzea<br> 20830 Mutriku (Gipuzkoa)
Mendi azpi etxea
Diseminado Mutriku Barreiatua 17
Olatz bide gurutzea
20830 Mutriku (Gipuzkoa)
Mutrikun aldez aurretik erreserbarik egin gabe lo egin daiteke gure autocheck-in sistema duen ostatuan